XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

IXILTASUNIK, BAI-OTE?

Entzun al-dezu iñoiz
ixiltasunaren... otsa?
Iñoiz entzutera
eldutzen bazera
aundik dituzu
gogo ta biotza!
Ezin elestu alako
otz-epel zirrara;
oñetik burura nabaitu,
zentzu almen gogo
apaltasun oro,
loisin gozoetan
erdi-erdika lo artu!.

Zeru goi odeietan
ixiltasun otsaren
dardaraz, esmatu!.

Au guzia, Ene!
nabaitu badezu
zure baitan,
Eskuak batuta
zutik edo...
belaunikatuta
Norekin itz-egin zenduan
une ortan?.

ELDU GAURKO EGUNARI!

Urrengo egunari
beti begira,
egun, illa, urtea,
igarri gabe
igarotzen dira.

Junak, jun!
Igarotako egunak
ez dira biurtuko sekula!.